Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Adimen artifizialak industrian dituen erronkei buruzko podcast-a, Nerea Arangurenekin
Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari kudeatzaile eta BAICeko lehendakariordearekin hitz egin dugu adimen artifizialarekin (AA) enpresek dituzten erronken inguruan eta industria-prozesu ezberdinetan AA nola ezartzen ari den azaldu digu.
Entzun podcasta: Nerea Aranguren
Azken hilabete hauetan adimen artifiziala mundu osora iritsi da. ChatGPT, Dall-e edo Midjourney bezalako tresnak gure egunerokotasunean integratzen ari dira eta badirudi hau hasiera besterik ez dela.
Orain tresna horiek gizarteratu badira ere, industria-enpresek urteak daramatzate adimen artifizialeko hainbat teknologia integratzen beren prozesuetan. Arangurenek adierazi du egin duten digitalizazio-prozesuari esker izan dela.
Ez ezazue galdu elkarrizketa.