Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Hornitzaile onenaren saria eman dio Vanward-ek Copreciri
Ez da erraza hornitzaile onena izatea eta gutxiago 1.000 hornitzaileren artean onena suertatzea. Horrexegatik, sariak esanahi berezia du Copreci kooperatibaren kolektiboarentzat. Eta bereziki Copreci Txina osatzen duten pertsona guztientzat. Izan ere, pertsona horiek guztiek egindako lana era erakutsitako profesionaltasuna sekulakoak izan dira eta horri eskerrak jaso dute Vanward-en eskutik hornitzaile onenaren aitortza.
Ez da erraza hornitzaile onena izatea eta gutxiago 1.000 hornitzaileren artean onena suertatzea
Weber, gas BBQ arloan munduko lider
Vanward gaur egun Weber enpresaren OEM nagusia da. Hain justu ere, Weber da gaur egun gas BBQ arloan munduko liderra. Gaur egun, Weber-ek gasezko barbakoak diseinatu eta merkaturatzen ditu.
Vanward-entzat Copreci partner estrategikoa da, bai eskaintzen duen kalitateagatik, arazoak konpontzeko eskaintzen duen zerbitzuagatik eta eskaeren aurrean erakusten duen malgutasun eta moldagarritasunagatik.