Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Basque Culinary Center-ek Bergarako 750. urteurrenaren goxoa sortu du
Bergarako udalerria (Gipuzkoa) Hiri Agiria jaso zueneko 750. Urteurreneko ekitaldietan murgilduta dago. Horren inguruan ekimen ugari antolatu dira, gehienak dibulgaziokoak, baina baita kultural eta gastronomikoak ere; eta horien artean nabarmentzen da Basque Culinary Center-ek, Udalaren enkarguz, sortutako Wolfram Goxoa.
Bergarako gozogile tradizio eta erreilenoen espezializazioarekin bat datorren goxo hau itzelezko harrera ona izaten ari da. Eta udalerriko hainbat gozogile, okindegi eta jatetxek, BCCren errezetan oinarrituta, goxoa prestatu eta eskaintzen dute.
Gozoaren izenak Wolframioari erreferentzia egiten dio, Elhuyar anaiek udalerrian aurkitutako elementu kimikoari, Bergarari nazioarteko zientzialarien eskutik Historic Site izeneko izendapen garrantzitsua eman diona.
Eta goxoa zehazki, gorringo konfitatuez betetako kakao bizkotxoa da kanpoaldea zilar koloreko txokolateaz estalita duena.