Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Agur, Jose Antonio Mendikute
José Antonio Mendikute Badiola 84 urterekin hil da. Eibarkoa zen, eta lotura profesional estua izan zuen beti Debagoienarekin. Mondragon Unibertsitatean enpresa-irakaskuntzan eta hezkuntza-erakundeen kudeaketan urte asko eman ondoren, 2006an erretiroa hartu eta Mundukidera sartu zen, Brasil eta Kubako lankidetza-programen bidez bere esperientzia eskaintzeko.
Laboral Kutxan eta Eroskin ere egon zen, beti kudeaketa eta zuzendaritza lanetan. Erretiroa hartu ondoren, kooperatiba-mugimenduari lotuta jarraitu zuen Mundukideren bitartez, boluntario gisa, hainbeste inspiratzen zuen kooperatibismo kontuetan.
Duela urte gutxi arte, urtero hamabost eguneko lau egonaldi inguru egiten zituen proiektuen herrialdeetan, eta koordinazio-bilera batzuk ere egiten zituen Mundukideren egoitzan, Joxe Mari Larrañaga lankidearekin batera (2023an hil zen). Ikastaroetarako material didaktikoak prestatzen zituen, eta lankideekin harremanetan egoten zen posta elektronikoz, haien laguntza-eskaerei erantzunez. Gainera, Mundukideren patronatuko eta Batzorde delegatuko kide ere izan zen.
Gugan bego, Jose Antonio Mendikute.