Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
'Proiektu Zuzendaritzako profesionalak' izeneko ziurtagiriaren gaineko web-mintegia urtarrilaren 10ean
Online saioak ordu erdiko iraupena izango du, eta urtarrilaren 10ean, asteazkenez, egingo da, 13:00etan. Saioan, hauek azalduko dira: azterketa egiteko gutxieneko eskakizunak, azterketa prestatzeko gakoak eta gomendatutako materialak, jorratuko diren edukiak eta, azkenik, izena eman dutenek dituzten zalantzak. Web-mintegia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko bi irakaslek emango dute.
Gero eta enpresa gehiagok eskatzen dute PMP ziurtagiria, industriako eta beste sektore batzuetako proiektu handiak kudeatzeko. Titulua 125 herrialdetan aitortzen dute, eta profesionalek trebetasun garrantzitsuak lortzen dituzte, estatuko eta nazioarteko proiektuak kudeatzeko. Mondragon Unibertsitateak akreditazioa du, nazioarteko ziurtagiri horri loturiko prestakuntza-programak emateko.
Izena ematea: Claves en la preparación del examen del PMP® (webinarjam.com)