Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Groupek eta Robamek Joint-Venture bat ezarri dute Txinan De Dietrich merkaturatzeko
Hangzhoun (Shanghaitik hurbil) dagoen familia enpresa bat da Robam, egosketan eta ahokaduran espezializatua, eta bere salmentak 120 milioi ingurukoak dira, merkatuaren erdialdeko segmentuetan kontzentratuta. Robamek bere sarean 58 salmenta bulego, 1.500 saltoki esklusibo, beste 5.000 saltoki eta saldu ondoko 2.000 zentro ditu, eta merkatuaren goiko segmentuan merkatuko ahokaduraren %50 bereganatu nahi du, Fagor Groupekin adostutako hitzarmenaren bitartez.
Horrenbestez, sozietate berri bat eratu da De Dietrich marka merkaturatzeko, eta, erabakitzeko ahalmenari dagokionez, Fagor Groupek ahalmen handiagoa izango du, kontseilukide gehiago izango dituelako; Robamek, berriz, bere sare komertziala zabalaren eta bezeroaren arretarako zerbitzuen bitartez merkatuan duen esperientzia eskaintzen du.
Hitzarmen hau Fagor Groupen estrategiaren barruan kokatzen da, datozen urteetan hazkunderik handiena izango duten merkatuetan presente egoteari dagokionez. Aldi berean, ekimena Txinan hedatzeko proiektuaren diseinuaren barruan kokatzen da: bertan europar jatorriko goi mailako etxetresna elektrikoen merkatuaren hazkunde handia gertatzen ari da, eta De Dietrich markaren berezko balioak diren bikaintasunak, dotoreziak eta abangoardiak oso harrera ona izango dute.
