Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
Gonzalo Fornos, AERCE elkartearen presidente izendatu dute
Irabazi asmorik gabeko elkarte profesionala da AERCE, Erosketa, Kontratazio eta Hornikuntza departamentuetan diharduten pertsonen interesak defendatzen dituen erakundea. Gonzalo Fornos, berriz, LKS Next talde enpresarialeko Aholkularitza departamentuko zuzendaria da.
2020an aurkeztutako gestio programan oinarritutako zuzendaritza lana egingo du Gonzalo Fornos zuzendari berriak Cristina Lienas eta Sara Ruiz, Elkarteko zuzendari orokorrarekin batera. Berrikuntzan, irekieran eta lidertzan oinarritutako programa izango da hurrengo urtetako ibilbide orri nagusia.
Kargu berrian aritzeaz gain, Gonzalo Fornos LKS Next talde enpresarialeko Aholkularitza departamentuko zuzendaria da.
"Erakunde baten Erosketa Saileko arduraduna ez da inoiz orain besteko protagonista izan. Oso garrantzitsua bilakatu da" adierazi du Fornosek, besteak beste, kargua hartzearekin batera.