Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
“Marketin mugikorrari” buruzko doako jardunaldia gaur Enpresagintzan
Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultatearen Oñatiko Campusak jardunaldi bat egingo du gaur martxoaren 6an. Bertan, esperientzia praktikoak azaldu eta marketin mugikorraren inguruko kontzeptuak azalduko dira. 'Mobile marketing’ izenez ere ezaguna den diziplina horrek gailu mugikorren bidez egindako marketin-ekintzak diseinatu eta ezartzera bideratutako jarduera guztiak biltzen ditu.
Mondragon Unibertsitateak egungo egoeraren eta marketin mugikorrean dauden joera berrien ikuspegi aplikatua emateko helburuarekin antolatu du jardunaldia, bai ikasleentzat bai profesionalentzat. Sarrera librea denez, jardunaldira etorri nahi dutenak migarzabal@mondragon.edu posta helbidea edo 943 71 80 09 telefonoa erabiliz jarri beharko dira gurekin harremanetan.
Hitzaldia 14:00etan hasiko da Mikel Mesonero Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko koordinatzaile akademikoaren eskutik, eta berak egingo du ekitaldiaren aurkezpena. Ondoren, honako bi txosten hauek aurketuko dituzte: “Mobile sektorearen gakoak”, RocaSalvatella enpresako Lluis Escribanok, eta “Mugikorrak dakarren haustura zakarrarekin lotutako erronkak, portaera berriak dakartzan aldetik, eta horren eragina gure garaian”, Mindsharewordeko Pilar Martinezek.
16:30ean lehen kasu praktikoak azaltzen hasiko dira Codesuyntax-eko Mikel Lizarralde eta Lynber-eko Adolfo Muguerza.
Ekitaldiari amaiera emateko, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaile Dani Reguerak “weba, Mobile Marketingaren ezinbesteko erreminta” konferentzia emango du 17:30ean.