Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Erretiratutako langileekin harremanak sendotzen jarraitzen du Ikerlanek
Joan den ostiralean, ekainaren 6an, 'Ikerlan Sarea' deritzon ekimenaren edizio berria ospatu zuen zentro teknologikoak. Erretiratuei eta aurre-erretiratuei zuzendutako egitasmoa.
40 pertsona inguruk izan zuten aukera urteetan beren lantokia izan zenera itzultzeko eta, Ion Etxeberria zuzendari nagusiaren eta zentroko organo sozialen ordezkarien eskutik, zentro teknologikoak Arrasaten duen egoitza nagusiaren instalazio berriak ezagutzeko, Arizmendiarrieta izeneko plaza berritua barne.

Erretiratutako lagunen taldeak DigiLab-eko instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen
Horrelako topaketek Ikerlanen eta azken hamarkadetan haren garapenean lagundu duten pertsonen arteko lotura indartu eta zentroaren bilakaera eta azpiegiturak zuzenean ezagutzeko aukera ematen dute.