Irakurriena
- 1. Felipe VI.ak MONDRAGON bisitatu du, haren eredua eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko
- 2. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 3. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 4. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 5. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 6. Bazen behin Behobia Donostian
Kide izango da Ondarroako arraun taldearen babesle nagusia hurrengo hiru denboraldietan
Ondarroa eta Kide erakundeen arteko akordioaren xehetasunak honako hauek dira.
Ondarroako lehenengo taldea Eusko Label Ligan arituko da 2024 denboraldian, estropaden lehenengo mailan
Batetik, Kide gizonezkoen traineruaren babesle nagusia izango da, eta bere logotipoa brankan, atoietan eta arraunlarien arropetan agertuko da.

Koldo Azpiazu Azpillaga, Ondarroa Arraun Elkarteko presidentea eta Agustin Bengoetxea, Kideko presidentea, akordioa sinatzen.
Hala, taldearen izena estropadetan ONDARROA KIDE izango da, sekulako ikusgarritasuna eskainiz babesletzari. Era berean, Kideren logotipoa emakumezkoen senior taldean eta harrobiko taldeen jantzietan ere agertuko da.
Akordioak hiru urteko iraupena izango du eta Kideren logoa Eusko Label Ligan ikusiko da 2024 denboraldian, estropaden lehenengo mailan.