Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Ikasketa esperientzia aberasten Costa Rican
MyGade-ko hirugarren mailako zenbait ikasle Costa Rican izan dira hilabetez, nazioarteko esperientzian sakontzen. Fundapos unibertsitatean egin dute egonaldia eta Erdialdeko Amerikako herrialdeko enpresa ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateetako zenbait ordezkarik ekain osoa egin dute Costa Rican, bertako Fundapos Unibertsitatean arlo akademikoa garatzen eta ertamerikako herrialdeko enpresa ezberdinak bertatik bertara ezagutzen. Era berean, arlo ludikoaz gozatzeko aukera ere izan dute eta hamaika toki ezagutzeko aukera izan dute. Marketin digitaleko ikasleek beraien ezagutza sakontzeko aukera izan dute eta hiru arlotan jaso dituzte ezagutza berriak: akademikoan, enpresa arloan eta ludikoan.