Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Lortek-ek eta Hijos de Juan de Garay-k harremana sendotu dute, etorkizuneko lankidetza hitzarmena sinatuz
Hijos de Juan de Garay-k (aurrerantzean, Garay) Lortek identifikatu du bere fabrikazio-prozesuei aplikatutako lotura-teknologien (soldadura) eta digitalizazio-teknologien arloko laguntzaile estrategiko gisa.
Lankidetza
Garayren eta Lorteken arteko lankidetza hamar urte baino gehiagokoa da, lotura materialen eta teknologien arloan, baina 2022ra arte ez da lankidetza estrategikoa ezarri 4.0 Industriaren arloan eta erronketan.
Ibilbide horren ondoren, Garayk eta Lortekek epe luzera hedatutako enpresa-modalitateko lankidetza-esparru bat ezartzeko beharra ezarri dute, elkarrekin garatzen dituzten I+G+b-ko jarduera eta proiektu guztiak barne hartuko dituena. Horretarako, maiatzaren 14an, Pedro María Vega Pérez Garayko zuzendari nagusiak eta Jaione Ganzarain Epelde Lortek-eko zuzendari nagusiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmenarekin.
Akordio honetan bildu diren jarduera-ildoak honako hauek dira: ikerketa bateratua eta I+G proiektuak egitea lotura-teknologien eta digitalizazio-teknologien eremuan, eta prestakuntza eta gaikuntza Lorteken ezagutza-esparruetan.
Garay-ri buruz
Garay nazioarteko presentzia duen familia-enpresa bat da, eta bere helburua bezeroei balioa ematea da, testuinguru global batean eta bere ingurunearen garapen iraunkor batean, fabrikazio aurreratuan oinarrituta. Bi negozio-unitatetan antolatzen da: altzairua, hodi kalibratuak eta osagai tubularrak fabrikatzen dituena, nagusiki automobilgintzako funtzio kritikoetara bideratuak; eta letoia, letoizko barrak eta profilak fabrikatzen dituena.