Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Realaren emakumezko futbol taldearen egoitza berriaren klimatizazioa egingo du Ondoanek
Handitze-proiektu honen helburu nagusia klubeko emakumezkoen taldeei egoitza bat ematea da, oraingo eta etorkizuneko beharretara egokitua.
Egoitza hau Izan eraikinaren handitzean kokatuko da, Zubietako kirol-esparruaren barruan, Donostian.
Ondoanetik adierazi dutenez, eraikin berria "jasangarria" izango da eta "aurrezteko teknologiak izango ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko, isurketak zerora murriztea lortu arte". Kubik izeneko zentroa ere egingo dute: egoera fisikoaren testa eta balorazioa egiteko, automatizazioa eta adimen artifiziala erabiliz.