Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
Mondragon Unibertsitateak desgaitasun intelektuala eta autismoa duten gazteentzako unibertsitate-diploma berri bat eskainiko du
Prestakuntza praktikoa eta inklusiboa
ONCE Fundazioaren babesarekin, diplomak 30 ECTS kreditu izango ditu, eta aurrez aurre eskainiko da Eskoriatzako campusean. Klaseak 2026ko urriaren 6an hasiko dira eta 2027ko ekainaren 11n amaituko dira. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 09:30etik 13:30era.
Ikasleek fakultateko beste graduetako ikasleekin partekatuko dituzte prestakuntza-guneak, elkarrekiko ikaskuntza eta benetako inklusioa sustatuz. Metodologiak proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, lan-egoeren simulazioak, kasu-azterketak eta talde-lana uztartuko ditu.
Horrez gain, ikasle bakoitzak hamabostean behingo tutoretza pertsonalizatua izango du bere prestakuntza-prozesuan laguntzeko.
Programaren ezaugarri nagusietako bat bere izaera praktikoa da. Unibertsitateko prestakuntza inguruko enpresa eta erakundeetako praktika tutelatuekin osatuko da, ikasleek benetako lan-inguruneak ezagutzeko eta gaitasun pertsonal, sozial eta profesionalak garatzeko aukera izan dezaten.
Doako prestakuntza eta laneratzea helburu
Titulazioa %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten desgaitasun intelektualeko, garapeneko eta/edo autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei zuzenduta dago. Gainera, parte-hartzaileek Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren onuradun izan beharko dute.
Titulazioa %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten desgaitasun intelektualeko, garapeneko eta/edo autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsonei zuzenduta dago.
Programak 125 orduko praktika profesionalak jasotzen ditu Enplegu Lagunduaren metodologiaren barruan. Prozesu horretan, ikasle bakoitzak lan-prestatzaile baten laguntza zuzena izango du hasieran, eta laguntza hori pixkanaka murriztuko da autonomia eta konfiantza indartzeko.
Aukera-berdintasuna bermatzeko eta oztopo ekonomikoak gainditzen laguntzeko, diplomarako sarbidea erabat doakoa izango da. Ekimen honen bidez, Mondragon Unibertsitateak bere konpromiso soziala eta kooperatiboa indartzen ditu, eta kolektibo honentzako goi-mailako hezkuntzarako sarbidea zabaltzen du.
Titulazioak 16 plaza eskainiko ditu, eta matrikulazio-epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik.