Irakurriena
- 1. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 2. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 3. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 4. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 5. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 6. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
Mondragon Unibertsitateak on line prestakuntzako lehen asteak positiboki baloratu ditu
Eusko Jaurlaritzak osasun-larrialditzat jo eta irakaskuntza-jarduera presentziala eteteko aginduaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza-jarduera guztia online egiten ari da. Lehen hiru asteak online irakasten eta ebaluatzen eman ondoren, balorazioa ona da.
Mondragon Unibertsitateak duen MENDEBERRI 2025 hezkuntza-proiektuarekin koherentzian, Unibertsitateak denbora darama ebaluazio-sistema eta -estrategia berriak garatzen, ikasleak bere garapen akademikoa modalitate presentzial zein birtualetan erakusteko aukera izan dezan. Testuinguru berri horretan, orain inoiz baino gehiago, Unibertsitatea berretsi egiten da pertsona ardatz duen eta etengabeko ebaluazioan oinarritutako ikaskuntza-ereduan; horretarako, ariketak, proiektuak, talde-lanak, banakako lanak eta abar egin eta ebaluatzen dira (orain online modalitatean) eta hezkuntza ereduarekin koherenteak diren beste ebaluazio proba batzuek ere egiten dira.
Pasa den ostiral goizean, bilera bat egin zuten Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak egungo egoera aztertzeko, eta aste honetan bertan egingo dute beste jarraipen-bilera bat.
Bilera horretan, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi du prest dagoela pandemiari eusteko hartzen diren neurrien arabera gerta daitezkeen bi egoerei erantzuteko: online modalitatean jarraitzea (edo ikasturtea amaitzea), edo aurrez aurreko modalitatera itzultzea egoerak ahalbidetzen duenean. Mondragon Unibertsitateak horren inguruko edozein erabakiren berri emango du unean-unean. Nolanahi ere, Mondragon Unibertsitateak ikasleen kolektiboari bermatzen dio prestakuntza-konpromisoak beteko dituela eta programatutako jarduerari eutsiko diola.