Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Jean-Philippe Aguerre da 2025eko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea
Aurreko urteetan bezala, Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna (“World IP Day”) aprobetxatu du GALBAIANek GALBAHE Sariaren irabazlearen izena ezagutzera emateko.
2025ko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea Jean-Philippe Aguerre da, Mondragon Assemblyko I+G arduraduna 2008tik. Ipar euskaldun hau dagoeneko argitaratutako 14 patente familiatan agertzen da asmatzaile gisa, horietako asko Mondragon Assembly-ren izenean eta gainontzekoak Kiro Robotics-en izenean. Bestalde, kooperatibaren jabetza industriala eta intelektuala kudeatzeaz ere arduratzen da.
GALBAHE Sariari buruz
GALBAIANek GALBAHE Saria ematen dio urtero bere irizpideen arabera saria jasotzeko meritu gehien pilatu dituen asmatzaileari. Sari honen bidez, GALBAIANek balioan jarri nahi ditu inguruko asmatzaileak, merezi duten ikusgarritasuna eta aitortza emanez.
Hauek izan dira aurreko urteetako irabazleak:
- 2024 – Jose Ignacio Mujika, Copreciko berrikuntza arduraduna
- 2023 – Nagore Abrisketa, Vicinay Marine Innovación-eko proiektu arduraduna
- 2022 – Bitor Mendiguren, Ingeteam-en sortzailea
- 2021 – Arrate Jaureguibeitia, garai hartan Biolaneko berrikuntza zuzendaria
- 2020 - Ez zen eman pandemiaren ondorioz
- 2019 - Manu Colino, I+G-ko ingeniaritzako teknikaria Ulma Construction-en
- 2018 - Tomás Morlanes, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologikoa
- 2017 - Eneko Izquierdo, Ulma Packaging-eko Inteligentzia Lehiakorraren arduraduna
- 2016 - Felix Kerejeta, Copreciko teknologia kudeatzaile seniorra