Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Enpresan aplikatutako Adimen Artifizialaren gaineko Webinarra
Mondragon Unibertsitateak adimen artifiziala erabili duten enpresen kasu praktikoak erakutsiko ditu datorren asterako antolatu duen web-mintegian. Osasunaren sektoreko Ulma Medical Technologies eta industriaren sektoreko Domusa Teknik enpresetan adimen artifiziala nola erabili duten erakutsiko dute enpresa horietako ordezkariek eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek. Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean.
Jardunaldia asteartean egingo da, online formatuan, 15:30etik 17:30era bitartean
Enpresa horietan erabili diren Machine Learning eta Deep Learning adimen artifizialeko ereduen berri jasoko dute bertaratuek. Hala, Erik Isusquiza ULMA Medical Technologieseko software managerrak eta Asier Erramuzpe Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak glaukoma aurreikusteko gaitasunari buruzko azterketa eta ULMAn egindako hardwarearentzako software bereziaren garapena emango dituzte aditzera.
Bestalde, Alaitz Urdalleta Domusa Teknikeko teknikariak eta Aitor Duo Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak azalduko dutenez, enpresa horretan adimen artifizialak aukera eman die zenbait galdara-mota abiaraztean eta piztean gerta daitezkeen akatsak goiz antzemateko.
Jardunaldia, Mondragon Unibertsitateak urtarrilean hasiko duen «Data Scienceko Aditu Ikastaroa, Industriatik Silver Economyraino» ikastaroarekin lotutako jardueretako bat da.