Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 3. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 4. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 5. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 6. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
MONDRAGONeko kooperatibak KORRIKA
MONDRAGONeko kooperatibak guztira 50 km baino gehiagorekin parte hartzen ari dira hego Euskal Herriko lau lurraldeetan eta, gainera, KORRIKAren babesle aktibo dira zenbait kooperatiba.
MONDRAGONek bat egiten du KORRIKAren helburuekin eta mezuarekin
Esan barik doa MONDRAGONek bat egiten duela KORRIKAren helburuarekin eta mezuarekin, baita, nola ez, oinarri duen lankidetzarekin ere. Horren adierazle da, lan esparruan euskara normalizatzea helburu, Korporazioko 60 kooperatiba baino gehiagok euskara plana abian izatea.
MONDRAGONek printzipioetako bat eraldaketa soziala du eta bertan adierazten da, besteak beste, euskara suspertzen laguntzeko konpromisoa. Zentzu horretan, halaber, zehaztuta du Korporazioak 2017-2020ko Politika Sozioenpresarialaren estrategien artean proaktiboki aurrera egitea hizkuntzaren normalizazioan