Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
Hiritar, profesional eta instituzioetako ordezkarientzat asteon irekiko ditu ateak GOek Donostian
Etorkizuneko gastronomiaren eraikin enblematikoa
Danimarkako BIG estudio ospetsuak diseinatuta, Bjarke Ingels arkitektoak gidatuta, GOe berrikuntza, prestakuntza, ekintzailetza eta ikerketa gastronomikoko nazioarteko hub gisa aurkezten da. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa du.
GOe ezagutzeko hiru hitzordu
- Urriak 17: Herritarrentzako ate irekien jardunaldia, bost bisita gidatu euskaraz eta gaztelaniaz. 1.000 lagunek baino gehiagok bisitatu ahal izango dituzte instalazioak eta euren filosofia eta jarduerak [www.bculinary.com].
- Urriak 20 (goizez): GOe DAY 1, gastronomia-sektoreko profesionalentzako esperientzia murgiltzailea, hartzidurari, proteina berriei, bizitza-luzeraren gastronomiari, sukaldaritzari aplikatutako AAri eta gehiagori buruzko tailerrekin. Joan Roca, Elsa Yranzo eta Algaloop, Mimcook edo Delicia.ai. startupek parte hartuko dute [www.donostitik.com].
- Urriak 20 (arratsaldez): Inaugurazio instituzionala, agintarien eta Bjarke Ingels beraren presentziarekin, asmo handiko proiektu honen hasiera ofiziala sinbolizatzen duen ekitaldian.
Elikadura eraldatzeko ekosistema
Gastronomiatik etorkizun goxoa lortzen laguntzeko xedearekin sortu da GOe. Hala, elikadura osasungarria eta jasangarria sustatuko ditu. Ikasleak, ikertzaileak, ekintzaileak, enpresak eta herritarrak sektorearen erronka handien inguruan bilduz.
"Eraikina baino askoz gehiago da: ezagutza, sormena eta berrikuntza Euskaditik mundura gastronomia eraldatzeko gune bizia da. "— Basque Culinary Center.