Irakurriena
- 1. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 2. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 3. Bazen behin Behobia Donostian
- 4. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 5. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 6. Eskuratu TERNUA produktu sorta
'Kooperatibagintzan' aditu tituluan izena emateko epea ireki da
Lanki ikertegiak eta Mondragon Taldeko Otalorak elkarlanean abian jarritako aditu ikastaro honek bultzatu nahi du, batetik, transmisio gaurkotu bat kooperatibagintzaren ideia eta praktikarena eta, bestetik, sustatu kooperatiben proiektu sozio-enpresarialak.
Helburu nagusia, hauxe da: biziberritze kooperatiborako estrategiak indartu eta bultzatuko dituzten eragile kooperatiboak prestatzea. Kooperatibetako proiektu sozialean trakzio lanak egingo dituzten pertsonak janztea, beren eremuetan eragin biderkatzailea izan dezaten.
Horretaz gain, hauek dira helburu zehatzak: kooperatibagintzak dauzkan erronken inguruko gogoeta eragin; ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa eskaini errealitate kooperatiboa ondo ulertu eta aztertzeko, eta ingurune kooperatibotan proposamenak aurkeztu ahal izateko; eredu kooperatiboarekiko atxikimendua eta sentsibilitatea handitu; kurtsoko partaideen artean praktika eta egiteko moduak konpartitu; kooperatiba barruan ikasleak bete behar dituen zereginak (erabakiak hartu, gai sozio-enpresarialak aztertu, proiektuak bultzatu, taldeak eragin, motibatu…) egoki betetzeko beharrezko baliabideak eskaini.
Nori dago zuzenduta? aditu-titulu hau dago zuzenduta, bereziki, ondoko kolektiboei:
- Kooperatibetako organo sozial eta exekutiboetako kideak.
- Kooperatiba barruko erreferentziazko pertsonak.
- Proiektu kooperatiboa bultzatzeko ahalmena eta sentsibilitatea duten pertsonak.
- Bere burua kooperatibagintzan janzteko gogoa duten pertsonak.
Edukia. Bost modulotan banatzen da:
1. Gizarte garaikidean aldaketa prozesuak: aldaketa aroa, aro aldaketa.
2. Arrasateko Kooperatiba Esperientzia: genesia, bilakaera historikoa eta ezaugarri nagusiak
3. Gizarte eraldaketa eta garapen komunitarioa.
4. Ikuspegi kooperatibotik demokrazia eta partehartzea.
5. Pertsona erakunde kooperatiboaren baitan: kultura kooperatiboa, lidergoa eta motibazioak.
Informazio osoa: http://www.mondragon.edu/cursos/eu/gaiak/kooperatibagintza-gizarte-ekonomia/kooperatibagintzan-aditu-titulua