Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Fagor Arrasatek Debagoieneko eskualde garapena sustatzeko lankidetza sendotu du inguruko Pyme-ekin
Debagoieneko PYMEetako 30 bat ordezkari Fagor Arrasatek Mondragoen duen egoitza nagusian izan dira, eta konformazio eta ebaketa lineen fabrikatzaile honetako zuzendari nagusiarekin bildu dira, David Pascualekin. Topaketa baliagarria izan da arduradunen artean harreman zuzena izateko eta bezero/hornitzaileen arteko harreman potentzialak sustatzeko erronkak eta beharrak bateratzeko.
Bilera Fagor Arrasateko instalazioetara egindako bisitarekin osatu da, bere jardueraren beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Saiolanek bultzatutako ekimenaren helburua da eskualdeko PYMEek harreman berriak aztertzea, banaka edo elkarlanean, aurrean dituzten erronkei erantzun ahal izateko.