2017-08-24T08:55:43+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperarock aurkeztu da: kooperatibagintzaren artea

2016/09/28

Kooperarock, Donostia 2016k, Mondragon Unibertsitateak, LANKI Ikertegiak eta Teatro Paraisok elkarlanean garatu duten proiektua da.
Kooperarock aurkeztu da: kooperatibagintzaren artea

Kooperarock: Kooperazioaren Artea, kooperatibagintzaren balioak artearen bitartez gizarteratzea helburu duen proiektua da. Kooperarock, DSS2016ren baitako beste hainbat proiekturen antzera, era berritzailean, elkarrengandik urrundutako disziplinak uztartu ditu lehen aldiz. Proiektuaren helburua da, emozioen bidez, herritarrek kooperatibagintzaren funtsa ulertzeko esperientzia artistikoa bizitzeko aukera izatea.

XIX. mendeaz geroztik, elkartasunaren, hezkuntzaren eta eraldaketa sozialaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa eredua proposatu duen mugimendu soziala da kooperatibagintza. Gizarte-mugimendu hori abiapuntu hartuta jaio da Kooperarock: diziplina arteko proiektua da eta bere helburua uskal kooperatibismoak azken hamarkadetan lanaren antolaketan, ekonomian edo hezkuntzan izan duen eragina aztertzea eta, artearen bidez, gizarteratzea da.

Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibagintza Ikertegiak bideratutako hausnarketa-prozesu batetik abiatuta, urtarrilaz geroztik, aztertu dira kooperatibagintzaren oinarrizko balioak. Horretarako jarri dira elkarlanean Euskal Herriko unibertsitateak, ekonomia sozial eta solidarioko eragileak, herrigintzako kideak, MONDRAGON taldeko kooperatibak eta komunikabide libreak. Hausnarketa prozesu horren emaitzekin, Gasteizko Teatro Paraiso taldeak sortuko du antzezlan bat, dramatizazioaren bidez, erakutsiko duena Ipar eta Hego Euskal Herriko ikastetxeetan kooperatibismoaren balioak.

LANKI ikertegia izan da orain arte Kooperarock proiektuaren ekintzak bideratu dituen eragilea. Besteak beste, Euskal Herriko hiru unibertsitateetako Kooperatibagintza ikertegi diren GEZKI, MIK eta IECerekin batera egindako hausnarketa jardunaldiak, ekonomia sozial eta solidarioaren alde lanean ari diren OLATUKOOP eta REASekin batera ekintzailetasun soziala indartzeko emandako urratsak edota Euskal Herriko Irrati Libreen ARROSA Sarean landutako gaiak, Argia agerkariko blogean eta Info7ko webgunetan legadoa utziz.

Gainera, urriaren 5ean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean aurkeztuko da Kooperarock proiektuaren baitan sortutako “Belaunaldien arteko elkarrizketak” dokumental laburra. Aurkezpen horretan, eta mahai baten bueltan, solasean bilduko dira dokumentalean parte hart duten hiru belaunaldi ezberdinetako hiru gizon eta hiru emakumeak.

Teatro Paraíso Atzerkiak jasoko du testigua

Teatro Pasaiso Antzerkia izango da LANKIk hasi duen elkarlanarekin jarraitzeko ardura duena. Horrela, Sorkuntzan eta Bitartekaritza Artistikoan oinarritutako Kooperarock proiektuaren bigarren faseari ekingo dio hurrengo hilabeteetan. Bi dira arabar konpainiak marraztutako ildo nagusiak Kooperarock proiekturentzat: antzezlan original baten sorrera eta 5 ikastetxetan egingo duten Bitartekaritza-Artistiko lana.  Xedea, Artea kooperazioaren tresna gisa eskolan txertatzea da, baina baita Kooperatibagintzaren balioak Sorkuntzaren bitartez gizarteratzea.

Eskola eta Bitartekaritza-Artistikoa

Bost ikastetxe izango dira Bitartekaritza-taldearen lan eremuak: KIRIKIÑO (Bilbo), SAN PRUDENCIO (Gasteiz), AMARA BERRI (Donostia), SAINT MARTIN D’ARBERUE IKASTOLA (Iparralde) eta ARIZMENDI IKASTOLA (Hezkuntza Kooperativa Euskalduna). Aipamen berezia merezi du azkenak, Euskal Herriko Ikastolarik handienak, izan ere, oinarrizko helburua pertsona kooperatibista eta euskaldunak garatzen laguntzea baitu.

Teatro Paraisok bitartekaritza lanarentzako metodologia berezi bat diseinatu du, non orain arte konpainiarekin lan egindako autoreen ezagutza eta kontzeptualizazioak jasotzen diren. Metodologia Kooperatiboa; Espresio Dramatikoaren eta Egoeraen Pedagogiaren Metodologia Giselle Barret-ek garatua. Hari hauetatik eta beste batzuetatik tira egingo dute Bitartekaritza-taldeak haur eta irakasleekin batera.

Kooperarock: antzezlana 

Proiektu berezia da Kooperarock, izan ere lan eszenikoa haurrek bitartekaritza prozesuan egindako ekarpenetan oinarritzen da. Eta gainera, arestian LANKI-k jasotako Kooperatibagintzaren esperientzian oinarrituko da. Ondare kooperatibo horretan sortutako material tematiko, eszeniko eta dramatikotik abiatuta hasten da talde artistikoaren lana.

Maxi Rodríguez (7 vidas, Carne de gallina) antzerkigile eta gidoigilea buru dutela, Amaia Salazar, Maitane Goñi, Aitor de Kintana eta Ander Basaldua aktoreak ari dira jada antzezlan dinamiko eta poetiko bat gorpuzten. Bertan, jatorri ezberdineko 4 pertsonaia elkartuko dira eta aurre egingo diote elkarri. “Kooperarock” behin-behineko izena duen 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ikuskizun hau abenduaren 27an estreinatuko da Donostian,




Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak