Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Zorionak "Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa", lehen urtemugan
Urtebete pasa da Sinfonia Kooperatiboak Gasteizko Buesa Arena konkistatu zuenetik. Irailaren 14an, milaka artista elkartu ziren eszenan, kooperatibismoa dantzatu, abestu, sentitu eta esperientzia partekatzeko.
Fernando Velázquez-en zuzendaritza, Jon Sarasuaren letrek, Euskadiko Orkestraren doinuek, abesbatza erraldoiaren melodiek, Kukai Dantza Taldearen mugimenduek, argiztapen efektu magikoek, bertso eta narratiba txundigarriek… emozioz bete zituzten Buesara gerturatutako 12.000 lagunen bihotzak. MONDRAGON Korporazioko ordezkariek, kooperatibagintzako kideek, lurraldeko eta kulturgintza arloko lagunek, guztiek izan zuten sinfonia kooperatiboarekin gozatzeko aukera.
Urtebeteko perspektibarekin, protagonista izan zirenen iritziak jaso nahi izan ditugu. Lurrikara kooperatiboa eta kulturala bertatik bertara bizi izan zuten pertsonei galdetu diegu nola gogoratzen duten esperientzia. Lehenik eta behin, Sinfonia Kooperatiboaren konposatzailea den Fernando Velazquezekin egon gara; baina, gure harridurarako, beste formatu batean adierazi digu bere poza, urtebete igaro ondoren. Berak dakien modurik hoberenean, musikaren bidez.
Urtemugaren inguruan zenbait testigantza batu ditugu. Besteak beste, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionalen zuzendaria, Iñigo Albizuri; MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria den Javier Goienetxea; Fagor Industrialeko presidentea den Jone Urzelai; eta Copreciko presidentea den Kuireka Etxebarria, elkarrizketatu ditugu.