Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Zibersegurtasuna etorkizunerako giltzarri bezala
"Enpresa industrial ziberseguruak, Gipuzkoaren etorkizunerako giltzarri" izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen kogresuaren gai nagusia. LKS ere antolaketa lanetan ari da eta hizlarien artean Joane Montero izango da, LKSko abokatu aditua.
Horrez gain, hizlarien artean lehendabiziko egunean, maiatzaren 10ean, Urku Zurutuza ere izango da, Mondragon Unibertsitateko ikerlaria. Eta gainera, kasu errealen artean arrakastatsuak suertatu diren Ulma eta Danobateko kasuak aztertuko dira.
Eguneko egitaraua osotasunean hemen kontsultatu daiteke:
Gipuzkoa Industry Sec 2018 Kongresua
Hausnarketarako datu batzuk
Ba al zenekien enpresa gipuzkoarren % 84ak euren ekoizpen-ekipoak sare korporatibo edo publikoetara konektatuta dauzkatela?, eta hirutik batek aitortzen duela ziberbabes protokolo egokirik ez daukala? Halaber, enpresen % 53ak ziber erasoren bat berriki jasan izana onartu duela bazenekien? Guzti hau esanda, prestatuta al dago zure enpresa?
Etorkizun hurbilean, Gipuzkoako enpresa industrial guztiak digitalizatuta egongo dira hein handi baten. Eta zibersegurtasuna ezinbesteko tresna da berauen lehiakortasunean eta nazioartekotzean.
Zibersegurtasunaren alde egitea, zure enpresaren etorkizunaren alde egitea da, ezbairik gabe. Eta gure enpresek Gipuzkoan, ZIUR Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreatua eta alor honetan espezializatutako enpresen sarea izango dituzte bidelagun.