Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
Zentro Korporatiboak bertan behera utzi ditu bere instalazioetarako bisitak
MONDRAGONeko korporazio-zentroak, covi-19ak sortutako egoeraren bilakaera ikusita, prebentzio neurri batzuk hartu ditu birusa kutsa ez dadin.
Alde batetik, instalazioetara egindako bisita guztiak bertan behera utzi ditu eta, era berean, egoitza korporatiboko langileen lan-bidaiak bertan behera utzi ditu, baldin eta bi kasuetan "behar-beharrezkoa" ez bada.
Bestalde, 6 pertsona baino gehiagoko bilerak ekiditea gomendatzen da, baita segurtasun tartea mantentzea, metro batetik gora.
Zentro korporatiboaren zuzendaritzak uste du momentuz posible dela lana ohiko lanpostuetatik egitea, baina langile guztiei telelana egiteko beharrezko baliabideak ere ezarri ditu.
Azkenik, zentro korporatiboak nabarmendu du "osasun-agintarien prebentzio-gomendioak jarraitu behar direla", eta "neurri horiek salbuespenezko egoerari aurre egiteko direla". Eta, honen aurrean pertsona guztien erantzukizuna eskatzen da "kooperatibei eman beharreko zerbitzua behar bezalakoa izan dadin".