Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Zapatuan Eskoriatzan urteroko hitzordua XXIII. Ferixiarekin
Hogehitahiru urte betetzen dituen Eskoriatzako Ferixiak inguruko eta Euskal Herri osoko baserritar eta artisauak batuko ditu, berriro ere, Eskoriatzako kaleetan. Araba, Bizkaia,
Gipuzkoa eta Nafarroako 40 herri ezberdinetatik etorriko dira 86 artisau.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 40 herri ezberdinetatik etorriko dira 86 artisau.
Errioxako ordezkariren bat ere egongo da. Goizeko 9retan emango zaio hasiera etxaflero jaurtiketarekin eta txistularien kalejirarekin. Jarraian, 10:00ean feriako postuak irekiko dira. Aurten ere, postuetan baserriko produktuak eta artisautza-lan ugari eta anitzak ikusi eta erosi ahal izango dira.
Urteroko txapelketak ere ez dute huts egingo: txorimaloak 10:15etatik 11:15etara erreka ondoan eta gazta dastaketa eta txapelketa Santa Marina plazan 11:30etatik 13:00etara. Feriako postuentzat ere izango da saririk. Giroa alaitzeko ere egongo dira hainbat ekintza: trikitilariekin kalejira 11:30ean, Almeneko ikasleen ikuskizuna 12:00etan Gorosarri plazan, eta jarraian, 12:45ean Eskoriatzako dantza taldea. Haur eta gazteak, aldiz, 11:00etan hasita tailerrak eta puzgarriak izango dituzte Jose Aranako jolastokian.
Iaz lortutako arrakastaren ondoren, Arrasateko erraldoiak etorriko dira aurten ere. Bazkal aurretik, 14:00etan sari banaketa Jose Aranan eta errifa zozketa. Arratsalderako indarrak berreskuratzeko “zuk ekarri zuk jan” herriko plazan. Hemen ere ez da aspertzeko paradarik egongo: tailerrak, buruhandiak, bertso saioa...
Eguna amaitzen joateko Txapel Jaurtiketa txapelketa 19:00etan eta kantu poteoarekin emango zaio amaiera Eskoriatzako 23. Ferixari. Eskoriatzako Ferixie Arizmendi Ikastolak antolatzen du hainbat eta hainbat elkarte zein herritarren laguntzari esker, hala nola, Eskoriatzako udala, herriko taldeak, komertzioak, babesleak eta ikastolako irakasle eta familiak.