Irakurriena
- 1. Laboral Kutxak 154 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan
- 2. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketan
Bi hizlarik hartuko dute parte, Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Xavier Aragai Reimagine Education erakundeko zuzendariak. Saioa hasiko da 17:30etan, ordubeteko iraupena izango du, eta gazteleraz eskainiko da. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik:
Ekitaldian, Xavier Aragaik azalduko du irteera profilek duten garrantzia hezkuntza-eraldaketaren sustapenean. Horretarako, hainbat adibide praktiko jarriko ditu. Nagore Ipiñak, bestalde, partekatuko du Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gai horretan egindako ibilbidea: zeintzuk izan diren funtsezko elementuak bizi izandako eraldaketa-prozesuan, bidean ikasitakoak eta etorkizuneko erronkak.
Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketarako gako: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education-en esperientzia webinarra antolatuta dago aipatutako bi erakundeen artean eskaintzen dugun Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa ikastaroaren ekintzen baitan. Hiru hizkuntzetan eskaintzen da ikastaroa: euskaraz, gaztelearaz eta katalanez. Ikastaro honen bigarren edizioa urriaren 17an hasiko da eta dagoneko zabalik dago izen-ematea.