Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Urrezko domina Cikautxo Groupentzat, iraunkortasunean duen errendimendu bikainagatik
Automobilgintza industriaren hornitzaile bihurtzeak baldintza espezifiko batzuk betetzea eskatzen du, kalitatea, segurtasuna eta araudiekiko adostasuna ziurtatzeko. Horregatik, garrantzitsua da sektoreko hornitzaile izan nahi duten enpresek nazioarteko erakundeek akreditatuta egotea eta gai ezberdinetan jardun dutela frogatzen duten ziurtagiriak lortzea.
Jasangarritasunaren arloan, EcoVadis ebaluazioa da mundu mailan nagusienetakoa
Jasangarritasunaren arloan, EcoVadis ebaluazioa da mundu mailan aitortzan gehien duenetako bat. Eta Cikautxo Groupek Gold ziurtagiria lortu berri du, maila globalean ikuskatutako enpresa guztiek lortutako puntuaziorik onenen % 5en artean kokatuz.
EcoVadisek iraunkortasuneko nazioarteko estandarrei buruzko ingurumen-, lan-, etika- eta erosketa-praktikak ebaluatzen ditu, hala nola Munduko Itunaren Printzipioak, Lanaren Nazioarteko Erakundearen akordioak, Global Reporting Initiative (GRI), ISO 26000 araua eta CERES printzipioak (Ingurumen- eta Gizarte-arloko Enpresa Erantzukizunaren aldeko Koalizioa).
"Oso harro gaude kategoria hori lortu izanaz, gure pertsonen lan kolektiboari egindako aitortza da eta Cikautxo Groupek iraunkortasunarekin duen konpromiso sakona berresten du", adierazi digute kooperatibak Berriatuan (Bizkaia) duen egoitzatik.
Zorionak Cikautxotar guztiei!