Irakurriena
- 1. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 2. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 3. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
- 4. Lauaxeta Ikastola, klasiko bat FLLn
- 5. Ondarroako Zaldupe Eskolan FLL Euskadi MONDRAGONerako motorrak berotzen
- 6. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 7. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 8. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 9. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 10. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
ULMA Taldeak 50 milioi euro eskuratuko ditu ordaindukoen programa baten bidez

ULMA Taldeak enpresako ordaindukoen jaulkipen programa bat erregistratu du Errenta Finkoko Merkatu Alternatiboan– MARF-, gehienez 50 milioi euroko zenbatekoarekin. Operazio horri esker, Talde Kooperatiboak ordaindukoen jaulkipen indibidualak atera ditzake, 100.000 euroko nominal unitarioekin, eta 24 hilabetera arteko amortizazio epeekin.
ULMA Taldeak 2016ko ekitaldia 671 milioi euroko diru-sarrerarekin itxi zuen, eta 2017an %8 haztea espero du, 725 milioi eurorekin
Ordaindukoen jaulkipen programa hau ULMA Taldearen finantzaketa iturrien dibertsifikazio estrategiaren markoan kokatzen da, bere Negozioak murgilduta dauden hazkunde prozesuari laguntzeko. Zentzu horretan, finantzaketa formula berritzailea da kooperatiben munduan, lehen aldia baita kooperatiba batek finantzaketa modalitate hori garatzen duena kapital merkatuan.
Banca Marchek koordinatuta
Ordaindukoen programa Banca Marchek koordinatu du, “Sole Lead Arranger” eta Taldeko aholkulari den heinean, egiten diren jaulkipenen ordainketen egile izateaz gain. Bestalde, J&A Garrigues bulegoak programaren erregistro prozesu osoan zehar konpainiaren aholkulari legal modura jardun du. Finantzaketa programa hau ULMA INVERSIONESen bidez egingo da, 2016an sortu eta Taldean integratu zen bigarren mailako kooperatiba sozietatearen bidez, hain zuzen ere.
ULMA, 80 herrialde baino gehiagotan presente
ULMAk Oñatin (Gipuzkoa) du egoitza, 8 negozioz osatutako Enpresa Taldea da (Agrícola, Architectural Solutions, Carretillas Elevadoras, Construcción, Conveyor Components, Handling Systems, Packaging y Piping) eta bere jarduera sektore ezberdinetan garatzen du.
ULMA 80 herrialde baino gehiagotan dago presente, 4.500 langile ditu eta 56 urtetik gorako esperientzia merkatuan. Besteak beste, proiektu nabarmen hauetan parte hartu du edo parte hartzen ari da:
-New Yorkeko Outlet merkataritza gunea, lehena eta bakarra, Manhattanekin konektatzen duen Staten Island ferrien terminalean kokatuta
-Pizza izoztuen Espainiako produkzio lerrorik handiena, Campofriorentzat neurrira diseinatua
-Plataforma logistikoaren garapena Elorrioko Eroskirentzat. Botilen logistika automatizatzea lortzen duen Europako lehen plataforma logistikoa
-100.000 hormigoi polimerozko aireztatutako fatxada-plaka baino gehiagoren instalakuntza, Brasileko Rio de Janeiroko Irudiaren eta Soinuaren Museoan, efektu zinetikoa duen fatxadarekin Carmen Mirandaren aurpegia bistaratuz
-Cadizeko Badiaren gaineko zubia. Plangintza, ingeniaritza eta obrako laguntza Espainiako zubirik handienean eta munduko handienetako batean, 3.082 m luze dena
-Automatizazio proiektu logistikoa LUG enpresarako, Agromousquetaires talde frantsesaren Filiala, Intermarché supermerkatu katearen jabea.
ULMA Taldeak 2016ko ekitaldia 671 milioi euroko produktu eta zerbitzu salmenta bateratuekin itxi zuen eta EBITDAren zifra 89,1 milioira iritsi zen. 2017an, berriz, ULMAk bere salmenta bolumena %8 haztea espero du, 725 milioi eurora iritsi arte, eta 98,4 milioko EBITDA ere espero du.
Balio Erantsi Handiko Enplegu sorrera; 600 lanpostu berri
Gero eta testuinguru lehiakorragoan, ULMAk bere konpromiso iraunkorrarekin jarraitzen du bere eragin eremu sozio-ekonomikoan, azken urteotan kalitatezko 600 enplegu sortuz, etorkizunean diziplina anitzeko inguruneetan lan egiteko aukera handiarekin.
Hori horrela, ULMA Taldeak, batez ere, kualifikazio tekniko handiko profiletan oinarritutako hautaketak egingo ditu Negozio jarduera ezberdinen sorrerari eta garapenari aurre egiteko eta kalitatezko enplegu sorreran bere posizionamendua hobetzeko.