Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
Udaberriari hasiera eman dio Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan
Haurrak kalejiran batukadarekin
Udaberriari ongi etorria emateko ospakizuna antolatzen dute urtero Aretxabaletan Basabeazpi eta Almen ikastolek. Aurtengoa larunbatean izan zen eta bertako irakasleek parte hartzeari begira balorazio positiboa egin dute: “Lanerako jarrera ona agertu da, irakasleen zein gurasoen aldetik".
Irakasleak eta gurasoak taloak egiten
Goizeko 10:30ean eman zioten hasiera ospakizunari Basabeazpi gunean. Handik Iralabarri eta Gipuzkoa plazetara abiatu ziren, Argitxoren ongietorria entzun ondoren. Ospakizunera bertaratu zirenek ekimen ezberdinekin gozatu ahal izan zuten: umeentzako eta gurasoentzako jolasak, talogintza tailerra, trikitilari eta buruhaundien kalejira, batukada, bazkaria, txokolate jana eta Argitxoren eta Kukuaren bisita. Eguraldiak ere bat egin zuen festarekin, eta giro ederrean igaro zuten eguna.
Arlutz osteko plazan eguneko aurreneko dantza saioa egin zuten, umore honean. Irakasleek, Almen eta Basabeazpi guneetako ikasleek, gurasoek eta bertaratu ziren guztiek gustura egin zuten dantza saioa.
Herriko plazan ere ez zen dantzaldirik falta izan. Euskal Herriko dantza tipikoekin gozatu ahal izan zuten neska mutikoek.
Argitxo, Kukua... eta gainerako pertsonaiek txikienen interesa piztu zuten eta, neska mutikoekin batera haiek izan ziren Udaberri jaiaren protagonista nagusiak.
Batukada jendetsuak herriko kale nagusiak zeharkatu zituen, Mitartetik, Durana kalera eta handik herriko plazara dantzan eraman zituzten batukadakoek festara gerturatutakoak. Herriko kaleetara Udaberri jaiaren giro ona eramanez.
Kale antzerkia ere ez zen falta izan. Amelingo txistulariaren bertsio atxabaltartuarekin gozatzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek. Protagonistak, berriz, guraso eta irakasleak.
Argazki guztiak ikusgai: http://www.flickr.com/photos/tulankide






