Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
TU Lankidek atal berriak gaineratu ditu webgunean
TU Lankide, momentuko egoera berrietara egokitzeko lanean dihardu. Eta bide horretan, webgunearen toki batzuk berritu ditu, atari modernoagoa eta intuitiboa eskainiz. Era berean, menu zabalagoa du, izan ere atal eta eduki berriak gaineratu ditu, beti ere bisitariari ahalik eta eskaintza informatibo entretenigarriena, osotuena eskaintzeko.
Webgunearen scroll-a luzatu da eta portadatik behera eginez gero, atal berriak aurki daitezke, hala nola: Iritzia, Elkarrizketak, Bizitza osasungarria eta Erreportajeak. Modu berean, bisita gehien jaso dituzten notiziak ere ikusi daitezke.
Diseinuan ere egin dira berrikuntza batzuk eta momentu honetan protagonismo handiagoa dute argazkiak, bideoak eta baita notizietako titularrak.
Nolanahi ere, aldizkari elektronikoaren egokitzapen berria aurkezten dizuegu, 2011n hasi zena eta etengabe eguneratzen joan dena. Gure kooperatibetako errealitatea hurbiltzeko, testigantzak, erreportajeak eta era askotariko artikuluak publikatzen ditugu egunero, sare sozialetan ere oihartzun zabala izaten dutenak.

