Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
TU Lankide sare sozialetan gero eta indartsuago
Komunikazioa aldatu egin da. Aldatu dira mezuak, aldatu dira ohiturak, eta iraultza horretan medioek estrategia digitalari aurre egin behar izan diote. TU Lankidek ere aspaldi hartu zuen erabakia Interneten eskaintza indartsua egiteko eta bidean, asko izan dira egunetik egunera hartutako erabakiak, eta sareetan landutako edukiak.
Gaur egun, bost sare sozialetan ditugu perfilak, eta bost sare sozial ia egunero-egunero elikatzen ditugu. Izan ere, bi sare berri jarri ditugu azken asteotan martxan: Instagram eta Linkedin. Helburua da sareko zabalkundean eragitea aldizkari digitalera publikoa bideratzeko.
"Helburua da sareko zabalkundean eragitea aldizkari digitalera publikoa bideratzeko"
Bestalde, oraingo astean bertan, bi datu positibo ere izan ditugu sareetan egiten ari garen lanaren ondorio gisa. Buletinak 1.600 harpidedunen langa igaro du eta Twitterren 2.000 jarraitzailera iritsi gara. Twitterren hiru kontu ditugu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta jarraitzaile kopuruak gora egin du hiru kontuetan. Eguneroko jardunaren bitartez, edukiak eta argazkiak sareratuz, asko dira kooperatibaren egunerokotasunaren berri jasotzen dutenak guk kudeatzen ditugun sare sozialen bitartez.
Instagram eta Linkedin
Arestian aipatu bezala, aurrerantzean Instagram sarean, tulankide izenpean korporazioaren eta kooperatiba ezberdinen egunerokotasunaren argazkiak ikusi ahal izango dituzte gure jarraitzaileek. Era berean, Linkedin sarearen bitartez, korporazioaren eta kooperatiben albiste, bideo eta argazkiak hedatzen ere ari gara, eta gorantz doan sareari neurria hartuko diogu.
Eskerrik asko gure jarraitzaile guztiei eskaintzen diguten arretagatik eta egiten diguten jarraipenagatik.