TUlankide MONDRAGON

Taldeko enpresen parte-hartze handia lehenengo aldiz antolatutako Debagoieneko Enplegu Azokan

2020/02/14

Ostegun eta ostiral honetan Debagoieneko Enplegu Azoka arrakastatsua antolatu du lehen aldiz Debagoieneko Mankomunitateak. Garaia Parke Teknologikoan gauzatu da, eta ia 40 enpresek parte hartu dute; horien artean Taldeko hainbatek.
Taldeko enpresen parte-hartze handia lehenengo aldiz antolatutako Debagoieneko Enplegu Azokan

Otsailaren 13an eta 14an Debagoieneko Enplegu Azoka antolatu da lehen aldiz. Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta, Garaia Parke Teknologikora ia 1.000 pertsona hurbildu dira enpresetako ordezkari eta lan eskatzaileak batuta.

31 enpresek eta bailarako hainbat enpresa taldek stand bana izan dute, eta baita ere beraien negozio eta beharren aurkezpenak egiteko gune bereizi bat. Azokan zehar 80 lanpostu inguru eskaini dira eta 600dik gora elkarrizketa pertsonal gauzatu dira lanpostu horiek betetzeko zein etorkizuneko beharrak estaltzeko.

Eroski, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Erreka, Mondragon Asembly, Ausolan, Eroski Bidaiak, Danobat Group, Ulma Taldea eta Loramendi izan dira haien negozioak ezagutzera eman eta hautagaien eskaintzak jaso dituzten Taldeko enpresatako batzuk.

Aipatutako enpresek elkarrizketa ugari egin dituzte eta guztiek azokaren balorazio oso baikorra egin dute. Fagor Arrasatek lehen egunean parte hartu, eta Joana Altuna eta Aitziber Urzelai oso gustura agertu dira: "Gure beharretara egokitzen diren profildun pertsonak ezagutu ditugu. Gainera, beste batzuei gure negozioaren berri eman diegu; hortaz, balantzea oso positiboa da".

Fagor Ederlan-eko Idoia Valcarlos eta Izaro Amasorrainek egun bakarrean 50 elkarrizketatik gora egin dituzte eta esperientziak aurreikuspenak gainditu ditu: "Enpresa industrial gehiago aurkitzea nahiko genuke, baina oso ondo antolatuta egon da eta guretzat emaitza oso ona izan da".

Ildo berean, Eroski Bidaiak-eko Dorleta Etxebarriak eta Txema Revueltak jakinarazi dute oso hautagai aproposak aurkitu dituztela eta azokan bertan kontratu bat sinatu dutela. "Azokarekiko gure balorazioa oso ona da; horrez gain, azpimarratu nahi dugu azoka aurretik enpresok gure balio eskaintza prestatzeko antolatutako tailerra ere oso aproposa iruditu zaigula".

Ausolan-ek ere izan du bere standa eta, era berean, Ane Atondo eta Tania Aguilarren sentsazioa oso ona da: "Halako azokak oso garrantzitsuak dira Ausolanentzat, gure baitan dauden alor guztiak ezagutzera emateko aukera ematen digulako·.

Erreka enpresako Oihana Ezkurra eta Lorea Larrañaga oso harrituta gelditu dira azokan izan den jende andanarekin; gainera bila ari ziren profilak aurkitu dituzte. "Enpresen aurkezpenetarako lekua eta formatua ere oso ideia ona iruditu zaigu".

Mondragon Assembly ere bertan izan da, eta Lierni Lekuonak antolakuntza txalotu nahi izan du. "35 elkarrizketatik gora egin ditugu eta horien artean egon dira Debagoieneko, Gasteizko, zein Goierriko pertsonak".

Gainontzeko enpresa gehienen kasuan bezala, Eroski-ko Irene Agirrezabalak eta Ainara Blancok elkarrizketa pertsonalak egiten pasa dute egun osoa -57 guztira- eta bila ari ziren profilak aurkitzearekin bat oso eroso egon direla nabarmendu dute.

Eguraldia
Asteartea 20 Min: 15
Max: 20
Asteazkena 21 Min: 14
Max: 22
Osteguna 22 Min: 12
Max: 21
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak