SORALUCEren muntaketa planta berriaren inaugurazioa

Iñigo Urkullu Lehendakariaren parte-hartzearekin inauguratutako planta berria batuta, kooperatibak 30.000 metro koadroko fabrikazio azalera batu du.
2023/06/14

Gaur, asteazkena, inauguratu du SORALUCE kooperatibak, SORALUCE SUMMIT 2023 ekitaldiaren baitan, Bergarako Osintxu auzoan kokatutako muntaketa planta berria. Bertan parte hartu dute Iñigo Urkullu Lehendakariak eta beste hainbat agintarik;  horien artean Arantxa Tapia sailburuordea, MONDRAGON Korporazioaren lehendakari Iñigo Uzin, Bergarako eta Soraluzeko alkateak, zein Osintxuko batzar administratiboko lehendakaria ere.

3D6A1518.JPG

2.530 metro koadrado berri

Muntaketa planta berri hau diseinatu eta eraikitzerakoan, jasangarritasunari eman zaio arreta eta LEED Gold ziurtagiria dauka. Hortaz, azpiegitura berri honekin, SORALUCEk fabrikazio azalera 30.000 metro koadrora handitu du.

Gaur aurkeztu den planta berri honekin, sektorearen erronkei eta enpresak berak duen hazteko bokazioari erantzunez, makina-erremintaren fabrikatzaileak bere produktuen portfolioan fresatzeko makinen lerro berri bat sartzearen alde egin du.

2.530 metro koadro berrien inbertsioari aurre egiteko, SORALUCEk Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du Bilakatu programaren bitartez, eta baita Bergarako Udalarena 2019 eta 2021ean sinatutako hitzarmenei esker.

Ingurunea hobetzen lagundu

SORALUCE SUMMIT 2023ek kooperatibaren lidergo ispiritua islatzen du, eta fokoa jartzen du hazkundean, esfortzuan, konpromisoan eta perseberantzian. Horrez gain, kooperatibak ingurunearekiko konpromiso irmoa dauka, eta Osintxu auzoaren aurrerabidea sustatzen dabil Osintxu Bizi programaren bitartez, zeinek ikuspegi anitza daukan sakontzen duena ekonomikoa, industriala, hirigintza, ingurumena eta gizatiarra.

Publiko eta pribatuaren arteko elkarlana

Lehendakariak SORALUCEren lana goraipatu du nabarmenduz inbertsio bat egiteak dakarrela "konformagaitza, ausarta eta pertseberantea izatea, eta SORALUCE horren eta gaitasun propioetan sinistearen adibide" dela. Horrez gain, Lehendakariak azpimarratu du "elkarlan publiko eta pribatua ezinbestekoa" dela, "kasu honetan Bilakatu programak ahalbideratu duen bezala".

Ikusi hemen ekitaldiko argazki gehiago.

Makina erreminta