Irakurriena
- 1. Elkarte Eguna inork baino hobeto ospatzen du Ikerlanek
- 2. Lagun Aro EPSV-k Ezohiko Batzar Orokorra egingo du gaur
- 3. Fagor Automationek bulego eta teknologia zentro berriak inauguratu ditu Indian
- 4. Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate, Arizmendi Ikastolako zuzendari nagusi berriak
- 5. Mondragon Unibertsitatea ekintzailetza sustatzen proiektu teknologikoak sarituz
- 6. Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du
- 7. Insekt Label Biotech bioteknologikoan inbertsioa egin du MONDRAGONek
- 8. Elkartasunez beteriko doinu afrikarrek bete dute Monterron
- 9. Kooperatibagintzan ezagutza sendotzen
- 10. Fagor Elkarrekin tresna sortu du Fagor Taldeak, komunitatea indartzen segitzeko
SEAk eta Laboral Kutxak hitzarmena sinatu dute Arabako enpresei zuzendutako finantza lerroa bideratzeko

Juan Ugartek Arabako enpresak goraipatu ditu “igaro ditugun urteak gogorrak izan arren, inoiz ez baitiote beren proiektuetan sinesteari utzi. Haien lehentasunak enplegua eta inbertsioa izan dira beti”. Berak erantsi duenez, “merkatuko baldintza lehiakorren bidez finantzaketa erraztea garrantzitsua da, eta orain inoiz baino garrantzitsuagoa, ekonomiaren joera, eta Arabakoa zehazki, aldatzen ari delako. Abian jarritako finantzaketa-lerro honen helburua inbertsioa suspertzea da eta, hórrela, gure enpresek merkatu globalean lehiakortasuna irabaztea”.
Horrez gain, Josu Arraizak azpimarratu duenez, Laboral Kutxak enpresei zerbitzua emateko bokazioa izan du betidanik, epe luzerako harremanak lehenetsiz eta horiei balioa emanez. Laboral Kutxa ETE-en gestioan espezializatu da, enpresentzako zerbitzu profesionala eta hurbila eskainiz, berrikuntzan eta teknologia berrietan oinarritutako produktu eta zerbitzuak eskainiz, eta nazioartekotze-prozesuak bultzatuz.
Arraizak 2015erako aurreikuspen ekonomiko onak aipatu ditu, hala nola %2tik gorako BPGaren hazkundea eta Laboral Kutxak duela gutxi egindako enpresa konfidantzari buruzko inkestaren emaitzak. Inkestaren arabera, enpresen %45,8k uste du ingurune ekonomikoak hobera egingo duela datozen hilabeteetan, eta %5,2k soilik uste du okerrera egingo duela. Gainerako %49aren ustez, egonkor mantenduko da.
Laboral Kutxaren apustua, beraz, argia eta irmoa da: “enpresa-proiektu bideragarri bat ere ez dadila finantzaketarik gabe geratu” eta, gainera, “enpresa bakoitzarentzako irtenbide pertsonalizatuak bilatzeko konpromisoa dugu” gaineratu du Arraizak.