Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Patente lege berriak enpresetako jabetza industrialean izango duen eragina aztertzeko jardunaldia
Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna dela eta, apirilaren 26an, patente lege berriak enpresetako jabetza industrialaren estrategian izango duen eraginari buruz jardunaldia antolatu du Galbaianek.
Jardunaldia apirilaren 26an egingo da Garaia Berrikuntza Gunean, goizeko 9.30etatik aurrera. Azkeneko 12 hileetako asmatzaile hoberenari GALBAHE 2017 Saria emango zaio.
JARDUNALDIA
Zein ondorio izango du Patenteen Lege berriak enpresen estrategian?
Programa
- 9:30 Sarrera
- 9:40 Lege berriaren aldaketa funtsezkoak
- Patente ematearen prozedura
- Erabilera ereduak
- Beste aldaketa adierazgarriak
- 11:00 Kafea
- 11:20 Eta orain zer?
- Enpresen, teknologia zentroen eta unibertsitateen estrategian eragina
- 12:00 Mahai-ingurua
- Jardunaldiaren bukaeran Galbahe 2017 saria emango da
Nori zuzenduta:
I+G eta/edo berrikuntza zuzendariei, jabetza industrialeko arduradunei eta orokorrean berrikuntza teknologikoarekin lan egiten duen edonori.
Hizlariak:
Ismael Igartua, GALBAIANeko zuzendaria.
Idoia Apraiz, GALBAIANeko patente aholkularia.
Izen ematea
Doakoa da, baina izena ematea beharrezkoa da. Leku mugatua. Jarri kontaktuan Maitane Díazekin (mdiaz@galbaian.com; tel. 943253950).