Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Paco Azpiazu hil da, MONDRAGONeko Planifikazio eta Kontrol arduradun izandakoa
Paco Azpiazu Aranburu hil da, 72 urterekin. Kooperatiben munduan egin zuen bere ibilbide profesionalaren zati handiena, Laboral Kutxan lehenengo, eta MONDRAGON Korporazioan gero.
1966an hasi zen ekonomia eta enpresa ikasketak egiten Enpresa Ikasketen Bilboko Goi Eskolan, eta, amaitutakoan, irakasle jardun zuen bertan 1977ra arte.
Hurrengo urteetan, Laboral Kutxan egin zuen lan, 90eko hamarkadan, orduko MCCn hasi zen arte, Plangintza eta Kontrol Unitateko arduradun gisa. 2006 eta 2011 urteen artean Kontseilu Industrialeko idazkari lanetan ere aritu zen MONDRAGON Korporazioan. 2015ean hartu zuen erretiroa.
Bere lankide ohien hitzetan, langile fina izan zen Azpiazu, zorrotza, arduratsua, bere lana pasio handiz bizi izan zuena eta beti laguntzeko prest zegoena.
Hileta elizkizuna gaur, astelehena, izango da arratsaldeko zazpietan Arrasateko San Juan Batailatzailearen Parrokian.