Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Orbeak emaitza onekin ziurtatu du bere urrats sendoa
Beste urte batez, sektoreak oso testuinguru ezegonkorra bizi izan du. Gehiegizko eskaintzak eta likideziaren entengabeko bilaketak markak deskontu handiak egitera behartu ditu, marjinak modu kritikoan hondatuz eta, kasu askotan, negozioen jasangarritasuna zalantzan jartzera iritsiz.
Testuinguru horretan, Orbeak sendo eutsi die bere oinarriei, eta sektoreko komunikabide independente garrantzitsuenek errekonozitu dituzten produktu berriak merkaturatu ditu. Horrez gain, elkarlan estuan aritu da banatzaileekin, industriarentzat benetan zaila den egoera bat gainditzeko.
Etengabeko alertak eta salmenta-plan baten gertuko jarraipenak ahalbidetu dute Orbeak 2024ko ekitaldia ixtea. 2023ko emaitzen aldean, % 8 murriztu da fakturazioa marjinan eragin txikiarekin, eta horrek azken 4 urteetako batez bestekoarekin bat datozen emaitzak eman ditu. Ezohiko itxiera izan da. Sortutako baliabideei esker, markak konfiantzaz heldu ahal izango die aurreikusitako hobekuntza-proiektu estrategikoei, besteak beste, fabrikazio- eta logistika-gaitasunak zabaltzea, teknologia berriak garatzea eta marka osatzen duten pertsonak formatzea.
Gainera, nabarmendu behar da emaitza horien % 20 inguru elkartasun eta gizarte-ekintzako funtsetara bideratzen direla.
Orbea Fundazioa jaio da
Batzar honetan Orbea Fundazioaren eraketa formalizatu da. Orbea Fundazioaren helburua gizartean eragin positiboa sortzea da, bizikletaren botere eraldatzailearen bidez aldaketa eta jasangarritasuna bultzatzen duten ekimenak babestuz. Laster, Orbea Fundazioari buruzko xehetasun gehiago partekatuko ditu Orbeak.
Orbeak bere apustua berretsi du Badirudi 2025ean sektorearen joera aldatu egingo dela. Aurreikuspen baikorrenen arabera, urteko bigarren seihilekoa egonkortu egingo da. Nolanahi ere, Orbeak bere aliatu nagusiengandik, banatzaileengandik, oso gertu jarraituko du lanean.
Markak mundu mailan ezagunagoa izateko helburuari helduko dio, eta horretarako lankidetza estuan arituko da ondorengo taldeekin: Lotto, Orbea Fox Factory Team eta Orbea FMD Racing. Talde hauek marka ikusarazten eta produkturik aurreratuenak garatzen jarraitzeko aukera emango diote. Hori guztia gutxi balitz bezala, ahalegin handiagoa egingo dute hiri-kategorian, uda honetan iritsiko diren berrikuntzekin.