Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 3. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 4. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 5. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 6. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
Orbea Gravel Arabar Errioxa lasterketa jaio da, mahasti artean gozatzeko abentura
Orbearen markapean jaio da lasterketa, edo abentura, Arabar Errioxako bihotzean eta bi ibilbide izango ditu. Batek 78 km eta 1.090 metroko desnibela izango du. Bigarrenak 113 km izango ditu eta 1.560 metro igo beharko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek Arabar Errioxako kultura, gastronomia, enologia eta geografia ezagutu ahal izango dituzte, beti ere gravel bizikleta baten gainean.
Izen-emateak 59 euro balio du, gaurtik urriaren 9ra, eta ondoren hamar euro garestituko da.
Esperientzia izugarria izango da eta bost zentzumenak aktibatzeko aukera eskainiko die txirrindulariei. Hain justu ere, ardoaren historia, mahastien gaineko informazioa eta inguru haietako sekretu eta altxorrak ezagutzera emateko gida-lagunak ere izango dira.
Izen-emateak 59 euro balio du, gaurtik urriaren 9ra, eta urriaren 10etik froga egunera bitartean, hamar euro garestituko da.