TUlankide MONDRAGON

"Oso zaila da erizain eta futbolari izatea eta horrexegatik oso pozik eta eskertuta nago"

Oihana Aldai, GSRko langilea eta Real Sociedad taldeko atezaina

2019/02/13

"Oso zaila da erizain eta futbolari izatea eta horrexegatik oso pozik eta eskertuta nago"

Oihana Aldai Real Sociedad taldeko atezaina da. emakumeen Iberdrola ligan dihardu, lehen mailan, eta aurretik Zaragozan eta Oiartzunen aritutakoa da. Atxabaltarra, erizaina eta GSRko langilea. 26 urte ditu eta gazte gaztetatik oso kirolzalea, langilea eta burugorra dela dio; “nahi dudana lortzeko borrokatzen dut eta etengabe saiatzen naiz”

"Nire ama da nire erreferente handiena. Borrokatzeko grina eta izaera nire amarengandik jaso ditut eta bera izan da nire erreferentea"

Atezain moduan, zelako ezaugarriak dituzu?

Hankarekin gero eta abilezia handiagoa dut, baina orain arteez dut landu arlo hori. Goitikez nabil gaizki nahiz eta txikia izan; (1,62) azkarra naiz atearen azpian, erreflexu onak ditut.

Atezainak oso bereziak izaten zarete. Baduzu maniarik?

Ekipamenduarekin ez daukat mania berezirik. Baina atezain moduan janzten naizenean, aldagelan, beti egiten dut berdina. Lehenik eta behin botak eta galtzak lurrean eserita janzten ditut. Lehenengo eskuma eta gero ezkerra. Ondoren gainerako guztia.

Eta kolorea?

Ez dut lehentasunik. Aurreneko urteetan oso kolore biziak erabiltzen nituen eta orain kolore klasikoagoak erabiltzen ditut. Baita eskularruak ere. Iaz, esaterako, beltzak erabiltzen nituen, oso dotoreak.

Atezainen bakardadeaz galdetuz gero?

Entrenamenduetan, partiduetan… gu beti gaude bakarrik. Taldeko dinamikatik kanpo egoten gara askotan. Eta noski, partiduan bakarrik gaude atean.

Aurten Realera iritsi zara. Ametsa bete duzu?

Ez nuen espero iritsiko nintzenik profesionaletara. Athletic ikusten genuen telebistan eta inbidia ematen zidan. DBHn nengoela Realaren deia jaso nuen baina ez zen posible izan. Orain iritsi da aukera eta noski, ametsetako bat bete da.

Oiartzun, Zaragoza…Esperientzia guztietatik ikasgaiak aterako zenituen.

Oiartzungo bigarren urtea eta Zaragozako bestea zailak izan dira. Lan handia egin genuen baina kirol emaitzarik gabe.

Zein izan da zure erreferentea kirol arloan.

Txikitatik Athletic taldea, ez zegoen besterik. Eta Ainhoa Tirapu zen nire atezain gogokoena. Gizonezkoen futbola ere ikusten nuen eta bereziki bi atezain gustatzen zitzaizkidan: Victor Valdés, Bartzelonan zegoenean eta Claudio Bravo, Realeko atezaina izan zenean.

Eta bizitzan, izan duzu erreferenterik?

Nire ama da nire erreferente handiena. Borrokatzeko grina eta izaera nire amarengandik jaso ditut eta bera izan da nire erreferentea. Aita ere beti izanda niretzat sostengu handia eta biei nago eskertuta.

Emakumeen futbolari zer falta zaio?

Zaleak. Promozioa. Telebista. Emakumezkoen futbola gehiago hedatu beharko litzateke. Jarraipen estuagoa behar du eta egutegi egokiagoak, bai zaleentzat zein jokalarientzat.

Eta zer dago soberan?

Oraindik, tamalez, askoz gehiago da falta zaiona soberan dagoena baino. Ez zait gustatzen beti mutilen futbolarekin konparatzen egotea. Soberan daude aurreiritziak.

Emakumeak futboletik bizitzeko ez da asko falta, edo?

Bai, oraindik bai. Futbola gehiago profesionalizatu behar da. Iberdrola ligak eman ditu pausuak, baita klubek ere, baina benetan profesionalizatu beharra dago guk futboletik bizitzeko.

Anoeta berrian egon zara?

Ez dut aukerarik izan baina badaukat joateko gogoa, eta baita bertan jokatzeko ere. Ikusgarria izango da eta izugarria izango litzateke.

Aurten ederto hasi duzue liga. Zer espero dezakegu?

Bartzelona, Atletico de Madril eta Levante dira indartsuenak. Bilboko Athletik eta Valentzia ere ondo ibiliko dira. Eta guretzat oso zaila izango da partiduak irabaztea, baina ondo hasi dugu txapelketa. Hortaz, gure nahia da ahalik eta ondoen egotea sailkapenean.

GSR egoitzan ari zara lanean, erizain moduan, Aretxabaletan. Ondo moldatzen zara?

Zaragozatik etorri nintzen Realak deitu zidalako eta lanarekin ere oso egoera aproposa egokitu zitzaidalako. Astero lauzpabost lan saio ditugu eta asteburu askotan bidaia. Dedikazio ia osoa. Era berean, GSRn erizainek turno asko egin behar izaten ditugu

 

 

 

Eguraldia
Igandea 31 Min: 15
Max: 31
Astelehena 1 Min: 16
Max: 30
Asteartea 2 Min: 16
Max: 28
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak