Irakurriena
- 1. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 2. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 3. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
- 4. MONDRAGONeko Lanbide Heziketa: talentua barneko kooperatibetan geratzen da
- 5. “Kooperatibara HURBILTZEN” formazioa eskainiko du estreinakoz LANKI Ikertegiak
- 6. Ategiren I. Energia Foroa: Trantsizio energetikoa, lehiakortasun industrialaren erdigunean
MUk eta Laboral Kutxak ikasketak finantzatzen lagunduko diete ikasleei
Mondragon Unibertsitateak eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasketak ordaintzen laguntzeko. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademiko Jon Altunak eta Laboral Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendari Xabier Egibarrek sinatutako hitzarmenaren helburua honako hau da: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Enpresagintza Fakultateak, Goi Mailako Eskola Politeknikoak eta Gastronomia Zientzien Fakultateak eskainitako goi-mailako unibertsitate-ikasketak lehentasunezko baldintzetan finantzatzea.
MUko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko
Hitzarmenaren arabera, Mondragon Unibertsitateko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko, matrikula, mantentzea, garraioa eta materiala barne hartuta, baita nazioarteko mugikortasuna ere, Erasmus edo bestelako programen bidez.
Era berean, Mondragon Unibertsitateko ikasleek berme pertsonaleko mailegu bat eskuratu ahalko dute ikasi nahi duten graduaren, masterraren edo doktoretzaren kostuari aurre egiteko.
Urtebeteko indarraldia
Bi erakundeen arteko hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du –2015eko irailaren 15era arte –, baina luzatzeko aukera zabalik utzi dute.