Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
MUk Aretxabaletako campus berria estreinatu du
Goizeko 08:00etan sartu dira ikasleak Aretxabaletako campus berrian, eraikina zelakoa den ikusteko eta instalazioak bisitatzeko irrikaz. Lehen orduan Nekane Arratibel HUHEZIko dekanoak egin die ongi etorria.
Ikasleei azaldu die unibertsitateak campus berria martxan jartzeko zeintzuk izan diren gainditu behar izan dituten oztopoak.
Bisita gidatua
Azalpenen ondoren, ikasleak solairuz solairu joan dira eraikina bisitatzen: ikasgelak, areto nagusia, atseden lekuak, informatika gela, jangela, kafe makinak, irakasleen gela, edizio gela, irratia, liburutegia... Oro har, oso inpresio ona jaso dute, eraikina oso ondo banatuta dagoelako, txukun, eta, bestetik, baliabide asko eta onak izango dituztelako komunikazioa lantzeko. 
Guztira, 120 ikasle inguruk egingo dituzte ikus-entzunezko ikasketak aurten Aretxabaletako campusean.