Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Mugikortasuneko eragozpenak Frantziako Tourraren irteera dela-eta
Euskadik Frantziako Tourraren irteera hartuko du aurten eta milaka pertsona eta ibilgailu mobilizatuko ditu uztailaren 1ean, 2an eta 3an, eta eragozpen nabarmenak eragingo ditu pertsonen, ibilgailuen eta merkantzien mugikortasunean. Hiru etapa horietan zehar, lasterketak euskaldunen aisialdi eta jarduera profesionaletan eragina izango du, txirrindulariak ehun bat udalerritan ibiliko direla kontuan hartuta.
Erakunde antolatzaile guztiak, ahal den neurrian, lasterketak eragingo dituen afekzio horiek txikiagotzeko lanean ari dira. Hori dela eta, jakinarazpen hau bidaltzen dute, herritarrek eta enpresek beren mugikortasuna garaiz planifikatu dezaten.
Informazio praktikoa
Trafikoaren gaineko eragin orokorrak hiru egun horietako 08:00etatik 18:00etara luzatuko dira gutxienez, lasterketa igarotzen den tokietatik eta beren inguruneetatik. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen zaie behar besteko aurrerapenaz antola ditzatela egun horietan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak. Gomendio orokor gisa, uztailaren 1, 2 eta 3an garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
Halaber, Le Grand Départ-en webgunean (http://www.letour.euskadi.eus) afekzio guztiak, aholku praktikoen gida bat, Euskadiko trafikoaren webgunerako sarbide zuzena eta hiru etapei buruzko informazio zehatza kontsulta daitezke. Waze aplikazioan ere ezagutu daitezke afekzio horiek.