Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 2. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 3. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 4. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 5. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 6. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
MONDRAGONek kide aktibo bezala hartu du parte Startup Olé 2021 ekitaldian
180 startup-proiektu baino gehiago aurkeztu dira, bost egunez (irailaren 6tik 10era bitartean) startupak, adituak, Korporazioak eta inbertitzaileak espazio berean elkartuz, hainbat proiektu berritzaile identifikatu eta berauen garapena sustatzea helburu. Zazpigarren edizioa den honetan, 36 herrialde ezberdinetako 400 hizlari baino gehiagok profesionalei eta partner teknologikoei zuzendutako ehundaka mahai-inguru eta hitzalditan parte hartu dute.
StartupOlé ekitaldia garrantzizko nazioarteko plataforma bat bilakatu da, Salamanca-ko unibertsitatearekin batera, Europar Batasunaren - Startup Europe eta SICA-ren -Sistema de Integración Latinoamericano- babesa jasoz.
MONDRAGONek, Sustapen Zentro korporatiboaren bitartez, kide aktibo gisa parte hartu du beste behin ere. Maila aipagarriko hogei bat proiekturekin modu pertsonalizatuan lan egin du, baita alor ezberdinetako eragile esanguratsuekin lan-saioak antolatu ere.