Irakurriena
- 1. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 2. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 3. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 4. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 5. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 6. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 7. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 8. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 9. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 10. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
MONDRAGONek eta Gipuzkoako Aldundiak indarrak batu dituzte
Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz kooperatiba taldeko goi mailako ordezkaritza batek parte hartu du gaurko lan saioan. Bertan Olanok eta Ucinek hasiera eman diote elkarrekin egin beharko duten lan ibilbide bati, betiere lurraldean sortuko diren “erronka estrategiko komunei” erantzungo dieten “proiektu berritzaileak” sustatzeko asmoz.
Elkarrekin “Etorkizuna eraikiz”
Kontuan izanda kooperatiba taldeak lurralde osoan duen garrantzia, baita nazioartean duen proiekzioa ere, Olano jaunak azaldu duenez, Foru Aldundiak bide berri hau bultzatu du MONDRAGONekin lankidetzan aritzeko diputatu nagusiak berak zuzentzen duen Etorkizuna Eraikiz programaren barruan, zeinaren helburua baita Gipuzkoaren ahalmena indartzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Foru diputatuak azpimarratu duenez, Foru Aldundia “asmo handikoak, hautemangarriak eta berritzaileak” diren proiektuak bultzatzen ari da ekonomia, gizarte eta kultura arloetan, Gipuzkoa “modernizatzeko”, “gizartearekin eta lurraldeko eragileekin batera lan eginez”. Laburbilduz esan du: “Gaur MONDRAGONekin batera hasten dugun lankidetzako ibilbide hau guztiz bat dator helburu horiekin”.
Proiektu estrategiko komunak” identifikatuko dituzte, gero “benetakoak eta iraunkorrak izango diren aldaketak” sustatzeko “proiektu berritzaileak”
Hitzarmen honen bidez Foru Aldundiak eta MONDRAGONek lankidetza esparru egonkor bat ezarri nahi dute, eta kooperatibak nahiz Gipuzkoako gizartea inplikatuko dituzten “erronkak eta proiektu estrategiko komunak” identifikatuko dituzte, gero “benetakoak eta iraunkorrak izango diren aldaketak” sustatzeko “proiektu berritzaileak” abian jarrita. Era berean, bi erakundeek partekatuko dituzte proiektuetatik ondorioztatzen diren ikaskuntzak eta praktika onak.
Lan arloak
Zehazki, Foru Aldundiak eta MONDRAGONek identifikatu dituzte proiektu komun horien ardatz izango diren hiru esparru, hirurak ere oso garrantzitsuak Gipuzkoaren etorkizunari begira. Lehenik, lurraldera talentu teknikoa erakarri eta bertan garatzeko erronkari helduko zaio, ehun ekonomikoa aldaketa teknologiko handiei aurre egiteko prestatzen ari denean. Bigarrenik, langileek enpresetan parte hartzeko proiektu bateratuak bultzatuko dira. Horren asmoa da lankidetzako eta partaidetzako kulturaren kudeaketa sustatzeko erronkari erantzutea, gizarte eta enpresa proiektuarekiko konpromisoa sorrarazteko. Azkenik, gizartea eraldatzeko bideak aztertuko dira, kooperatiben eragina hobetuz.
Hitzarmenaren aurkezpenean Markel Olanok eta Iñigo Ucinek ondoan izan dituzte euren lantaldeak, eta gaurko lan saioa baliatu dute, batetik, erakunde bakoitzak esku artean dituen proiektuen inguruko informazioa eta ideiak partekatzeko eta, bestetik, gaurko hitzarmenaren barruan abian jarriko diren proiektu estrategikoak aztertzeko.
Gaurko saioan, Foru Aldundiaren izenean parte hartu dute, diputatu nagusiaz gain, honako hauek: Imanol Lasak, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak; Ainhoa Aizpuruk, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak; eta Jabier Larrañagak, Ogasun eta Finantzetako diputatuak. MONDRAGON taldearen izenean, Kontseilu Nagusiko lehendakariaz gain, honako hauek ere parte hartu dute: Arantza Laskurainek, idazkari nagusiak; Zigor Ezpeletak, Gizarte Kudeaketako zuzendariak; Belen Kortabarriak, finantza zuzendariak; Juan Mari Palenciak, Berrikuntzako, Sustapeneko eta Jakintzako zuzendariak; Oskar Goitiak, Nazioarteko Eragiketetako zuzendariak; eta Juan Andres Joaristik, Proiektu Estrategikoetako zuzendariak.