Irakurriena
- 1. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 2. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 3. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 4. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 5. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 6. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
MONDRAGONek enpresarik berritzaileenaren “Cambio Financiero” saria jaso du
"Cambio Financiero” sarien lehenengo edizio honen xedea da “enpresa eta finantzen balioa eta ahalmen ekintzailea saritzea, garapenean laguntzeko talentua, sormena eta berrikuntza behar diren garaiotan”.
"Sariak Korporazioak bere historian zehar izan duen jarrera berritzailea aitortzen du"
Oraingo honetan, Gas Natural eta Inditex enpresek urteko enpresarik onenaren saria eraman zuten, eta Juan Jose Hidalgok (Globalia) eta Angel Ronek (Banco Popular) enpresaririk onenarena eta ibilbide profesionalik onenarena bereganatu zuten, hurrenez hurren.
Sarien lehenengo edizio honetan, gainera, saria eraman zuten BBVA, Repsol eta Vodafone enpresek, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren kategorian; Telefonica, proiekzio internazionalik handiena duen enpresa gisa; Iberdrola, Komunikazioan; FCC, enpresa ibilbiderik onena; eta Ingeteam eta Sener, Ikerketa Garapenaren sariaren irabazleak.