Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
MUk Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu ditu Shangain
Mondragon Unibertsitateak Mondragon Team Academyren bulegoak inauguratu berri ditu Shangain. Bertan izan da Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Beloki, inaugurazio ekitaldian parte hartu eta LEINN graduko ikasleek garatzen ari diren proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Halaber, Mondragon Korporazioak Kunshanen duen parke industriala ezagutu eta bestelako eragile batzuekin (tokiko unibertsitateak, tokiko bazkideak) elkartzeko aukera ere izan du.
Tiimiakatemia Learning Network-ek akordio bat sinatu du Txinako Xing Wei College Unibertsitatearekin. Horren arabera, Team Academy-ko metodologia ezartzeko froga piloto batetan lanean hasteko konpromisoa hartzen da. Mondragon Unibertsitatea-MTAk, aktiboki parte hartuko dugu froga piloto honen diseinu eta ezarpenean.