Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
Mondragon Unibertsitateak eta Coprecik industriari zuzendutako ikerketa, transferentzia eta prestakuntza-programa bat bultzatuko dute
Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak eta Coprecik akordioa sinatu dute, ikerketa, transferentzia eta prestakuntza-programa bat abian jartzeko. Ezagutza sortu eta partekatzea izango du xede, eta I+Gko baterako proiektuak garatzea eta industriarako estrategikoak diren esparru teknologikoetan talentu espezializatua prestatzea. Lankidetzari esker, ikerketa-taldeak sortuko dira Mondragon Unibertsitateko ikertzaileekin eta enpresako profesionalekin, unibertsitatean sortutako ezagutza industriaren benetako beharretara hurbiltzeko eta teknologia-transferentzia bizkortzeko.
Lankidetzari esker, ikerketa-taldeak sortuko dira Mondragon Unibertsitateko ikertzaileekin eta enpresako profesionalekin, unibertsitatean sortutako ezagutza industriaren benetako beharretara hurbiltzeko
Ikerketa-ildoak
Programak enpresaren berrikuntza-esparru nagusiei lotutako hainbat arlo jorratuko ditu, hala nola fluidoen eroapena eta bero-transmisioa; elektromagnetismoa; potentzia- eta kontrol-elektronika; softwarea eta algoritmia, ikaste automatikoa edo machine learninga barne; sistema mekanikoak; industria-antolamendua; zibersegurtasuna, eta jasangarritasuna. Sinatu ondorengo lehen lau hilabeteetan, bi erakundeek lau urterako bide-orri teknologikoa zehaztuko dute, garatu beharreko ikerketa-ildoak eta teknologiak lehenesteko, eta urtero berrikusiko dute, enpresaren eta ingurune industrialaren beharren bilakaerara egokitzeko.
Programan ekimen hauek bideratuko dira, besteak beste: industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak, bideragarritasun-analisiak, teknologia-erakusleak, eta ezagutza zaintzeko eta transferitzeko jarduerak.
lehen lau hilabeteetan, bi erakundeek lau urterako bide-orri teknologikoa zehaztuko dute, garatu beharreko ikerketa-ildoak eta teknologiak lehenesteko
Talentua prestatzea eta sustatzea
Lankidetza horretan, prestakuntza ere osagai nabarmena izango da. Bi erakundeek ikertzaile, doktoregai eta ikasleen parte-hartzea sustatuko dute proiektuetan, baita programako ikerketa-eremuei lotutako doktorego-tesien, gradu eta master-amaierako lanen eta praktika akademikoen garapena ere. Gainera, industriaren beharrekin bat datozen prestakuntza arautu eta etengabeko programak diseinatuko dituzte, gaitasun profesionalak hobetzeko eta talentu gazteei enpresa-munduan sartzen laguntzeko. Aliantzari esker, Mondragon Unibertsitateak eta Coprecik ikerketa aplikatuaren, ezagutza-transferentziaren eta talentuaren prestakuntzaren aldeko apustua indartu dute, gaitasun teknologiko berriak garatzen eta industria-ehuna berritzen laguntzeko.