Irakurriena
- 1. Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrena
- 2. Ikerlanek elektronika aurreratuko laborategi aitzindaria inauguratu du Arrasaten
- 3. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
- 6. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
Mondragon Linguak ingelesezko udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere
Aurten ere, eta azken urteotako arrakastari erantzunez, Mondragon Linguak ingelesezko udaleku irekiak antolatu ditu. Ekainaren 30etik uztailaren 25era egingo dira, eta interesatuek aukera izango dute hilabete osoan izena emateko edo eta aste solteetan apuntatzeko. 5 eta 14 urte bitarteko neska mutikoek jolas, kirol aktibitate eta gainerako jokoak egiteko aukera izango dute, guztia ingelesez. Gainera, jantoki zerbitzua ere izango da egun osoz udalekuetan egotea aukeratzen dutenentzat. Ordutegia honako hau izango da. Goizez izena ematen dutenek 9:30tik 13:00etara eta egun osoz udalekuetan egotea aukeratzen dutenek 9:30tik 17:00etara.
Ekainaren 30etik uztailaren 25era egingo dira, eta interesatuek aukera izango dute hilabete osoan izena emateko edo eta aste solteetan apuntatzeko
Prezioak
Interesatuek informazio guztia Mondragon Linguan eskuratu ahal izango dute edo eta erakundearen webgunean. Prezioei dagokienez, 2 asteko egonaldia jantoki eta guzti 325 euro izango da. Goizez, berriz, 183 euro. Hiru aste aukeratzen duten familientzat, 477 euro jantoki zerbitzuarekin eta goizez 261 euro. Eta lau asteak udalekuetan egitea aukeratzen dutenentzat, 599 euro jantoki zerbitzuarekin eta 323 goizez.
Izen emateko epea dagoeneko irekita dago, bai Mondragon Linguaren egoitzetan zein webgunean.