Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Ikerketa zentro teknologikoa
Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
MONDRAGON Korporazioaren berrikuntza irekiaren eredua ezagutzeko topaketa
Pasa den martxoaren 1ean, CEBEK-k, Bizkaiko Enpresarin Konfederazioak, antolatuta, jardunaldi bat egin zuten. Lehendabizi, IKERLAN Zentro Teknologikoa bisitatu zuten, digitalizazioan eta enpresen transferentzia teknologikoan espezializatutako zentroa. Ondoren, LABORAL Kutxaren egoitzan, MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza irekiaren eredua ezagutzera eman zuten, eta azkenik DANOBATek SAVVYrekin lortutako arrakasta ere azaldu zen batera.
Topaketa bereziki zuzendaritzako pertsonentzat izan da, eta hogei pertsonatik gora izan dira bertan. Helburua, arrakasta-esperientziak ezagutu eta partekatzea, balio erantsi altua lortzeko. Modu horretan, edozein sektore eta dimentsioko enpresek praktika ezberdinak eta esperientzia arrakastatsuak ezagutu dituzte, berritzaileak eta transferigarriak, horietatik ikasteko eta adibide gisa erabiltzeko, haien lehiakortasuna hobetzen laguntze aldera. 2014. urteaz geroztik, ADEGI, CEBEK eta SEA erakundeek elkarrekin antolatutako programa bakarrean kokatzen dira Topaketak.
IKERLAN Zentro Teknologikoaren bisita egin ondoren, LABORAL KUTXAREN egoitzan hainbat gai aztertu zituzten:
• Berrikuntza finantzatzeko aukerak.
• MONDRAGON KORPORAZIOAREN berrikuntza-eredu irekiaren aurkezpen estrategikoa.
• Arrakasta-adibideak: DANOBAT eta SAVVY.

